igandea
Korsika. Pierre Poggioli Korsikako Alderdi Nazionaleko (ANC) idazkari nagusiak adierazi zuenez, 2004. urteko hauteskundeetarako alderdi nazionalisten batasun prozesua «geldi» zegoen. Egindako aurrerapausoen berri emango zutela ere gaineratu zuen Poggiolik.
astelehena
Galizia. Coruñako alkate Francisco Vazquezek Galiziako hiriburuaren izena aldatu nahi zuela jakinarazi zuen. Galizierazko A Coruña izen ofiziala baztertu eta Coruña izena bihurtu nahi zuen ofizial.
asteartea
Eskozia. Estoniako errepublika baltikoak Eskozian kontsulatua ireki zuen. Tallingo gobernuak adierazi zuenez, erabakia Eskoziako Parlamentuaren garrantziaren eta kultur, kirol nahiz harreman ekonomikoetarako duten interesaren isla da.
asteazkena
Korsika. Hamar alderdi nazionalistek martxoko hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko erabakia datorren astera atzeratzean adostu ziren. Izan ere, Korsikako hiru alderdi nazionalista nagusiak ez ziren horren inguruko bilerara agertu: Corsica Nazione, Independenza eta Korsikako Alderdi Nazionala (ANC), hain justu.
osteguna
Gales. Charles Clarke Galesko Hezkuntza idazkaria unibertsitate ikasleen baldintzen inguruan arduratuta agertu zen, ikasketen eragiten duten gastuarengatik. Hori dela eta, Galesko Legebiltzarrak gurasoei aldez aurretik seme-alaben ikasketak ordaintzeko diru laguntzak ematea proposatu zuen Clarkek.
ostirala
Herrialde Katalanak. Baleareetako Gobernuak katalanaren erabilera bultzatzeko diru iturriak gutxitu dituela salatzeko manifestazioa egin zen, Baleareetako Obra Kulturala elkarteak antolatuta. Jaume Matas presidenteari bere gobernuaren hizkuntza politika aldatzeko eskatu zioten manifestariek.