BESTE BATASUNA. larunbata

2003ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Bretainia: Frantziako segurtasun indarren eta rock kontzertu batean parte hartzen ari ziren gazteen artean liskar gogorrak sortu ziren, Parisek kontzertua debekatu ostean. 25 gazte eta hiru jendarme zauritu ziren.

igandea



Eskozia: Gobernuak jakinarazi zituen datuen arabera, negutegi gasak inoizko mailarik txikiena eman du: 19,8 milioi tona (20,8koa zen 1990ean). Hala jarraituz gero, Kyotoko protokoloa betetzeko moduan egongo da Eskozia 2008-2012 urte bitarterako.

astelehena



Korsika: Erignac prefetaren hilketagatik zigortutako hiru militantek, Jean Castelak, Vincent Andriuzzik eta Didier Maranellik helegitea jarri zuten. Lehen biei 3o urteko zigorra ezarri zieten eta 25 urtekoa Maranelliri. Epaiketan jarritako zigor gogorrek gatazka giroa indartu dute uhartean eta FLNCk bi atentatu egin zituen asteburuan.

asteartea



Galizia: Nunca Mais plataformak erreferendum bat antolatu zuen Xuntak Urrezko Domina Espainiako Sustapen ministro Francisco Alvarez Cascosi eta Loyola de Palacio Europako Garraio komisarioari emateko hartutako erabakiaz. Jasotako 484 botoetatik soilik 11 ziren Xuntaren aldekoak.

asteazkena



Herrialde Katalanak: Giza Eskubideen Europako Auzitegiak erabaki zuen azaroaren 18an Espainia epaitzea, 1992ko Olinpiar Jokoen garaian ustez 15 independentista torturatzeagatik. Estrasburgon katalanez aritu ahalko dute salatzaileek.

osteguna



Gales: Herrialdearen mendebaldean dagoen Bettws Colliery meatzea itxiko zutela iragarri zuten. Itxierak 100 lanposturen galera eragingo du, abuztuaren 1etik aurrera. Langileek meatzea ez ixteko laguntza eskatu zioten Londresko gobernuari, baina ez zuten sostengua lortu.

ostirala



Eskozia: Bill Wilson SNP Eskoziako Alderdi Nazionala independentistako militante batek bere burua hautagai aurkeztu zuen egungo buru John Swinney ordezkatzeko, maiatzeko bozetako emaitza txarren ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.