BESTE BATASUNA. PADDUC lurralde plana aztertzea atzeratu egin du Korsikako Asanbladak

UMP nagusi bada ere, ingurumen gaiak direla eta bozketan ezetza jasotzeko arriskuagatik atzeratu da plana

Erredakzioa
2009ko uztailaren 11
00:00
Entzun
PADDUC Korsikaren Antolaketa eta Garapen Iraunkorrerako Plana deitutako egitasmoaren eztabaida atzeratzera behartu dute Lurralde Asanbleako exekutiboa. Izan ere, UMP eskuineko alderdi frantziarrak agintzen duen arren, gutxiengoan izateko arriskua zeukan, botoa ematerakoan. Hori saihestearren, PADDUCen azterketa udazkeneko saiora atzeratu da. Ingurumenaren zaindariek, autonomista eta independentistek salatu dute plana, uhartea espekulazioaren menpe are gehiago jarriko lukeelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.