BESTE BATASUNA. Partit Occitanek dio Carcasonako arrakasta alor politikoan behar dela sendotu

Ozkzitaniaren alde lan egiten jarraitzea beharrezkoa dela nabarmendu du alderdi autonomistak

Erredakzioa
2009ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Okzitaniako hizkuntza legez babesteko eskatzeko, 25.000 lagun inguru elkarretaratu ziren, joan den urriaren 24an, Carcasona hirian. Mobilizazio horrek lortu duen «arrakasta handia» politika alorrean sendotzea ezinbestekoa dela iritzi dio, ordea, Partit Occitan alderdi autonomistak.

«Anem Oc-ek [Carcasonako manifestaldia antolatu duen kolektiboak] egindako erreibindikazioak Okzitaniaren onurarako egitasmo politiko orokor batean sartu behar dira», iritzi dio Parti Occitanek, eta gaineratu du: «Ez dugu eskatzearekin konformatu behar, eta Okzitaniaren alde lan egiten jarraitu behar dugu; denek batera egin dezagun lan hori».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.