BESTE BATASUNA. Sami herrian auzoko estatuekin elkarlan militarra nahi du Finlandiak

ERREDAKZIOA
2008ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Sami herritik menpean duen zatian, Sodankyla hirian, trebakuntza militarrerako zentroa eraiki nahi du Finlandiako Gobernuak. Elkarlan militarra auzoko bi estaturekin, Norvegiarekin eta Suediarekin, jorratzeko asmoa agertu du Finlandiako Defentsa ministro Jyri Hakamiesek. Halere, hori nazioarteko elkarlan militarrerako abiapuntua besterik ez dela izango azaldu zuen joan den ostiralean, aste honetan Yle eta BarentsObserver agerkariek jakitera eman dutenez.



«EUROPA OSOA ZERBITZATZEKO». Sodankyla hiria Finlandiaren menpeko Sami herriaren zatiko hiriburu Rovaniemitik iparraldera dago, eta dagoeneko Finlandiako armadaren Jaeger Brigadak du han egoitza. Finlandiako Defentsa ministroaren iritziz, Norvegia eta Suediarekiko lankidetzatik abiatuta, «Europa osoko estatuen zerbitzura egotera hazi» egin daiteke Sodankylako kanpoaldean eraiki nahi duten trebakuntza basea.

Finlandiak ez ezik, Norvegiak eta Suediak ere Sami herriaren zati bat kontrolatzen dute, baita Errusiak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.