Iraken okupazioa

Beste behin eraso diote 'eremu berdeari', eta hiru lagun hil dituzte

Eraso suizida egin dute gaur goizean Bagdad hiriburuko 'eremu berdeko' sarrera batean. Atzo eremu berdera sartzeko Al Jarziya auzoko sarrera berari egin zioten eraso. Langileak ziren iladan zeuden gehienak baina hildakoak langile bat eta bi polizia dira.

2004ko abenduaren 14a
14:53
Entzun
Suizida batek eremu berdean sartzeko iladan zeuden lagunen aurka jaurti du lehergailuz betetako autoa.

Erasoa eremu berdeko sarreratik 200 bat metrora gertatu da eta 10 bat auto txikituta geratu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.