Beste isuri baten arriskuaz ohartarazi dute Hungarian
AJKA. MAL enpresa metalurgikoaren putzu toxikoan pitzadura gehiago antzeman dituztela-eta beste isur bat gerta daitekeela ohartarazi dute Hungarian. Atzo Kolontar isuriak gehien eragin duen herriko biztanleak atera zituzten handik, eta «egoera oso larria» dela esan zuen Viktor Orban presidenteak. Milioi bat metro kubo lohi isuri zen joan den astelehenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu