Pakistango Zerbitzu Metereologikoak eman du mugimendu sismikoaren berri, baina arestian esan bezala, oraindik ez dute argitu gaurko lurrikarak biktimarik utzi duen eta kalte materialak zenbatekoak diren.
Pakistan iparraldean izan du epizentroa, Peshawar hiritik 200 kilometro ipar-ekialdera.
Iazko urriaren 8an lurrikara handia izan zen Pakistanen menpeko Kaxmirren: 80.000 lagun hil ziren, eta kalte materialak oso handiak izan ziren.
Pakistan
Beste lurrikara batek astindu du Pakistan
Richter eskalan 5,1eko indarra izan duen lurrikara batek astindu du Pakistan iparraldea. Oraindik ez dute argitu biktimarik eragin duen eta kalte materialak zenbatekoak diren. Iazko urriaren 8an lurrikara handi batek astindu zuen Pakistanen mendeko Kaxmir, eta 80.000 lagun hil zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu