Heriotza zigorra

Beste preso bat hil dute AEBetan, heriotza zigorra ezarrita

61 urteko gizonezko bat, Willie Brown, hil dute bart (gaur goizaldea Euskal Herrian) Ipar Karolinako (AEB) Espetxe Zentralean. Heriotza zigorra ezarri zioten Browni emakumezko bat hiltzea egotzita, eta injekzio hilgarria emanda hil dute.

2006ko apirilaren 21a
10:15
Entzun
AEBetako Auzitegi Gorenak atzera bota du Brownen abokatuak ezarritako helegitea, eta Ipar Karolinako gobernadore Mike Easleyk uko egin dio barkamen eskumena erabiltzeari. Ondorioz, heriotza zigorra gauzatu dute.

Injekzio hilgarriaren bidez hil dute Brown. Hiltzeko metodo horrek eragiten duen sufrimenduaren inguruan sortu den polemika dela-eta, erizain batek eta mediku bat etengabe egon dira Brownen ondoan, injekzioa jarri aurretik konorterik gabe zegoela egiaztatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.