Irakiar kazetari batek iaz George Bush Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuko orduko presidenteari bezala, gaur turkiar ikasle batek ere zapata bat bota dio Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari nagusiari: Dominique Strauss Kahni.
Istanbulen hitzaldia ematen ari zen Strauss Kahn, Bilgi Unibertsitatean, eta orduan izan da gertaera. Nazioarteko Diru Funtsak batzarra izango du datorren astean Istanbulen, eta erakunde haren aurka egiteko asmoz jaurti dio oinetakoa ikasleak zuzendari nagusiari. Ez du jo. Baina hainbat ikaslek txaloz hartu dute ekintza. Segurtasun zerbitzuetako kideek atxiki egin dute zapata jaurtitzailea. "Alde Turkiatik!" pankarta zabaltzen saiatu da, bide batez.
Bushi bota ziona preso egon zen bederatzi hilabetez. Irailaren 15ean utzi zuten aske. Hiru urteko kartzela zigorra jarri zioten martxoan.
munDUA
Beste zapata jaurtiketa bat
Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari nagusiari oinetakoa bota dio turkiar ikasle batek gaur, Istanbulen. Iaz ere jaurti zioten George Bush AEBetako orduko presidenteari, Iraken.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu