Betikoa, itxuraz aldatua

Narkotrafikoaren kontrako estrategia berria iragarri du Peña Nieto Mexikoko presidente hautatu berriak, baina Felipe Calderonen bidea moldatuz.

2012ko irailaren 11
00:00
Entzun
Narkotrafikoaren gerrak nabarmen higatu du Felipe Calderon kargua uztear den presidentearen PAN Ekintza Nazionalerako Alderdia. Higatze hori ezin hobeto aprobetxatu du PRI Alderdi Iraultzaile Instituzionalak, eta, hamabi urteko itxaronaldiaren ostean, berriro Mexikoko agintera itzuli da, polemikaz jositako hauteskundeen ondoren botoak erosi izana leporatu baitiote Enrique Peña Nietok gidatutako alderdiari. 70 urtez herrialdearen gidaritzan aritu zen alderdiak, baina, narkotrafikoaren aurka estrategia berri bat aurkezteari egotzi diote garaipena, besteak beste.

Peña Nietok Calderonen estrategia goraipatu badu ere, aitortu du ez dituela«esperotako emaitzak» lortu, baina Calderonen jarraitzaileak ez haserretzeko estrategia moldatu bakarrik egingo du: «Ez da muturreko aldaketarik egongo». PANetik, ordea, «iraganean bezala» narkotrafikatzaileekin negoziatzeko asmoaleporatu diote. Izan ere, XX. mendeko agintaldi luzean narkotrafikatzaileekin ezkutuko itunak egin izana agerian geratu da. PRIk, baina, «akatsetatik» ikasi eta «kartelekin akordiorik ez» du egingo.

Militarrak kuarteletara

Gatazkaren militarizazioa amaituko duela agindu du, baina militarrak kaleetatik «poliki-poliki» desagerraraziko ditu. Dena den, indarkeria handiena jasaten duten landa eremuetan militarren hutsunea betetzeko Poliziaren barruan indar paramilitar bat osatuko duela jakinarazi du, izaera militarrarekin. Militarrak narkotrafikatzaileen aurka borrokan jarri izanak, hain zuzen ere, eragin du hondamendia, bake ekintzaileen ustez, eta PANek herrialdea inoizko krisirik larrienera eraman du. 45.000 militar atera ditu kaleetara Calderonek.

Bestalde, Calderonen estrategiatik aldentzeko, Peña Nietok ez du narkotrafikatzaileen aurkako operazio nahiz kolpe handirik iragarri; garrantzitsuena indarkeria gutxitzea da harentzat. Gatazkako eragile guztiekin hitz egiteko eta AEBekin elkarlana handitzeko ahalegina agindu ditu.

Bakearen aldeko eragileek zalantzan jarri dute PRIren itxura eraberritua, agintean egon zen denboran krimen antolatuarekin konplizitatez jokatu izanagatik, eta narkotrafikatzaileak indartu egin zirela gogorarazi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.