Bhopalgo kalte-ordainak handitzeko eskatu du Indiak
NEW DELHI. Indiako Gobernuak helegitea jarri du Auzitegi Gorenean, Bhopalgo isuriaren biktimei eman beharreko kalte-ordaina handiagoa izan dadin. 1989an Union Carbide enpresak 470 milioi dolar eman zizkien biktimei, Indiako Gobernuarekin hala adostuta. Orain, ordea, kalte-ordaina 1.650 milioi dolarrekoa izan dadila eskatu du gobernuak. 1984an gertatu zen Bhopalgo hondamendia, eta 5.000 lagun inguru hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu