Hainbat orduz etxean arrestatuta eduki ondoren, libre utzi dute Benazir Bhutto Pakistango lehen ministro ohi eta oposizioko burua. Hain justu, Rawalpindira, Pervez Musharraf presidente eta armadaburuak jarritako salbuespen egoeraren kontrako manifestaziora joan zedin eragozteko hartu dute neurri hori. Ateratzeko ahalegina egin du, baina Poliziak ez dio utzi, eta etxera itzuli behar izan du arrestatze agindupean.
Era berean, Pakistango Gobernak 6.000 Polizia jarri ditu Rawalpindiko kaleetan Bhuttoren PPP Pakistango Herri Alderdiak antolatutako manifestazioa galarazteko. Islamabad hiriburutik hurbil dago Rawalpindi, eta handik abiatuta martxa egitekoak ziren gaur Musharrafek larunbatean indarrean ezarritako salbuespen egoeraren kontra. Bhuttok joan behar uzen manifestazio buruan.
PPPk salatu du beren kontrako jazarpen neurri asko hartu dituela Musharrafen gobernuak salbuespen egoera indarrean jarri zutenetik; besteak beste, alderdi horretako bost mila kide atxilotu dituztela diote.
ez dela hori beren kontra hartu duten neurri errepresibo bakarra; aitzitik,salbuespen egoera ezarri zutenetik alderd horretako bost mila bat kide atxilotu dituztela agertu dute.
Pakistan
Bhutto aske utzi dute
Hainbat orduz bere etxean atxikita eduki dute, salbuespen egoeraren kontrako manifestaziora joan zedin eragozteko. Rawalpindin, berriz, 6.000 polizia jarri ditu Musharraf presidente eta armadaburuaren gobernuak, hain justu martxa hori galarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu