Bi aldeen arteko bake saioak azken urteetan

2011ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
1991: Madrilen,mahai berean egon ziren Israelgo ordezkariak eta palestinarrak.

1993: Bi aldeen arteko bake akordioa sinatu zutenWashingtonen.

1994: Jeriko-Gaza deitutako akordioa sinatu zuten; Palestinako Aginte Nazionalaren sorrera hitzartu zuten akordioan.

1995: Zisjordania eta Gazako aginpidetza eskuduntzak eta lurraldeen gaineko kontrola zehaztu zituzten akordio batean.

1998: Zisjordaniaren zati handiena palestinarren esku jartzeko behin-behineko akordioa sinatu zuten Washingtonen.

2000: Bake prozesuari buruz aritu ziren; ez ziren ados jarri.

2002: Bake orokorra hitzartzea adostu zuten, Israel okupatutako lurraldeetatik erretiratzearen truke.

2003: Laukoteak Errepide Mapa deitutako bake prozesua hitzartu zuen.

2007: 2008ko amaieran bake akordioa sinatzeko konpromisoa hartu zuten; ez zen bete.

2009: Bake elkarrizketak berriro hastea erabaki zuten.

2010eko iraila: Bi aldeen arteko azken bake negoziazioak.

2011ko maiatza: 1967ko mugak oinarri hartzea proposatu zuen Laukoteak.

2011ko uztailaren 11: Laukoteak bilera egin zuen, bi aldeen arteko negoziazioak sustatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.