Bi aste barru osatuko dute gobernua palestinarrek
GAZA. Ahmad Yuses Gazako lehen ministroaren aholkulariak esan du Palestinako batasun nazionaleko gobernua bi aste barru osatuko dutela. Bestalde, PAN Palestinako Aginte Nazionalak bi adingabe palestinarren hilketaren erantzule egin du Israel. Israelgo armadak Hebronen abandonatutako bonba bat lehertu zelako hil ziren, asteartean, hamabi eta hamahiru urteko bi ume.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu