Kortsikan izango da gaur Francois Fillon Frantziako lehen ministroa eta, haren bisitaren aurretik, bi atentatu egin ditzte han: eraikin publiko baten eta Frantziako polizia baten autoaren kontra.
Ile Rousen, Ajaccio ondoan, etxean egindako lehergailuz eraso egin diote eraikin publiko bati gauerdiaren ondoren, eta kalte material arinak sortu ditu, Frantziako Poliziak esan duenez. Autoaren aurka, berriz, Corten egin dute eraso, ordubete geroago, eta zati bat suntsituta utzi dute.
Inork ez du oraindik atentatuen aldarrikapenik egin.
Segurtasun zerbitzuko kideekin eta Kortsikako Batzarreko Kontseilu Exekutiboarekin egingo ditu bilerak Fillonek gaur.
Kortsika
Bi atentatu egin dituzte bart Kortsikan, Fillonen bisita baino lehen
Eraikin publiko baten eta Frantziako polizia baten autoaren kontra egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu