Bi atentatu izan dira Siriako Alepo hirian, eta gutxienez 28 lagun hil dira, eta 235 zauritu, Osasun ministerioak jakinarazi duenez. Segurtasun indarren bi eraikinen aurka izan dira erasoak.
Bestalde, 35 lagun hil dira Al-Assaden aldekoek herrialdean zehar egindako zenbait erasotan. Armadak gutxienez hamaika lagun hil ditu Homs hirian. Siriako armadak aste bat darama hiriari gogor erasoz. Egoera larritzen ari dela ikusirik, Siriara behatzaile talde bat bidali nahi dute Nazio Batuen Erakundeak eta Arabiar Ligak.