Mundua

Bi atentatu suizidaren ondorioz, gutxienez 12 lagun hil dira Dagestanen

Barne Ministerioaren eta Errusiako Segurtasun Zerbitzuen egoitzen alboan egin dituzte erasoak. Errusiak Ipar Kaukasoko ekintzaileei egotzi dizkien Moskuko metroko atentatuetatik bi egunetara egin dituzte Dagestangoak.

2010eko martxoaren 31
12:53
Entzun
Gutxienez hamabi lagun -haien artean zazpi polizia- hil dira gaur goizean bi ekintzaile suizidak Ipar Kaukasoko Dagestango Errepublikan egin dituzten atentatuetan. Lehendabizi, 08:30 ingurua (06:30 Euskal Herrian) bonba-auto bat zartarazi du suizida batek, Barne Ministerioaren eta FSB Errusiako Segurtasun Zerbitzu Federalaren egoitzetatik 300 bat metrora. Poliziaren auto bat ari zen ondotik pasatzen ekintzaileak autoa eztandarazi duenean.

Handik ordu laurden ingurura, aurreneko atentatua gertatu den gunean polizia ugari bilduta zegoen unean, beste ekintzaile suizida batek gorputzera itsatsitako lehergailua zartarazi du. Esan bezala, gutxienez hamabi hildako utzi dituzte atentatu bien artean.

Herenegun Moskuko metroan lehergailuak zartarazi zituzten bi ekintzaile suizidak, eta 39 lagun hil. IparKaukasoko ekintzaileei leporatu dizkie Errusiako Gobernuak atentatu horiek. Dagestan Ipar Kaukasoko errepublika handiena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.