Mundua

Bi autobusi su eman diete gazteek Paris inguruko auzoetan

Erasoetako batean pistolekin egin diete mehatxu autobuseko gidariari eta bidaiariei.

2006ko urriaren 26a
15:13
Entzun
Frantziako auzo baztertuetako errebolta lehertu zela bihar betetzen da urtebete, eta urteurren hori hurbildu ahala areagotu egin dira berriro gazteen erasoak.

Bart, esate baterako, bi autobusi su eman diete Paris kanpoaldeko bi auzotan. Nanterren, La Defense negozio auzo aberatsetik zetorren autobusari eman dio su mozorrotutako gazte talde batekbart gaueko hamarrak aldera. Lehendabizi gidaria eta bidaiaria jaitsiarazi dituzte, eta, ondoren, likido sugarria bota eta kiskali egin dute ibilgailua.

Bagnoleten ere antzeko erasoa egin dute goizeko ordubatak aldera: gidaria eta bidaiariak jaitsiarazi eta autobusari su eman. Kasu horretan gazteetako batzuk pistolekin egin diete mehatxu bidaiariei.

MIchelle Alliot-Marie Frantziako Defentsa ministroak ondasunen aurkako delituaz gain hilketa saioa egitea leporatu die eraso horien egileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.