Bakubako bonba-autoa ekintzaile suizida batek gidatu du, eta Irakeko Armadako kamioi militar baten aurka eztandarazi du. Bi militar eta zibil bat hil dira, eta sei soldadu zauritu —haietatik bi larri daudela agertu dute Irakeko Armadako iturriek—.
Bagdad hiriburuan, berriz, AEBetako konboi militar bati egin diote eraso. Lekukoen arabera, estatubatuarren ibilgailuetako batek kalte handiak zituen, baina oraindik ez dute argitu leherketak biktimarik utzi duen.
Iraken okupazioa
Bi bonba-autok gutxienez hiru hildako utzi dituzte
Bi bonba-autoren leherketarekin hasi dute eguna Iraken. Bakuban eztandarazi dute aurrenekoa, Irakeko Armadako konboi bat igarotzen ari zen unean, eta gutxienez hiru pertsona hil ditu eta sei zauritu. Bestea, Bagdaden lehertu da, AEBetako konboi militar baten aurka. Biktimarik eragin duen ez dute argitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu