Bi bonba leherrarazi zituzten, atzo, Aljeriako ekialdean, eta gutxienez zazpi pertsona hil ziren. Abdelaziz Bouteflika Aljeriako presidenteak hirugarren aldiz presidentetzarako hautagaia izango dela iragarri ostean gertatu ziren erasoak. Terrorismoaren aurka ariko dela iragarri zuen.
Segurtasun indarren arabera, Tebassatik gertu izan zen erasoa. Bi emakume, haur bat eta gizon bat hil ziren euren ibilgailuaren bidean lehenengo bonbak eztanda egin zuenean. Ondoren, zaurituei laguntzera joandako bi polizia eta suhiltzaile bat hil ziren, bigarren bonba lehertu zenean. Magreb Islamikoaren Al Kaeda erakundeari egotzi diote erasoa.
Bi bonba leherrarazita, gutxienez zazpi pertsona hil dituzte Aljerian
Abdelazizi Bouteflika presidenteak hirugarren aldiz hautagai izango dela baieztatu ondoren egin dituzte erasoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu