Protestak herrialde arabiarretan

Bi egunean gutxienez 50 lagun hil dituzte Yemenen

Erredakzioa
2011ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Libiakoarekin eta Siriakoarekin batera, herrialde arabiarretako matxinadarik odoltsuena izaten ari da Yemengoa. Bi egunean gutxienez 50 manifestari hil dituzte Ali Abdala Saleren erregimenaren aldekoek. Al Jazeeraren arabera, atzo 26 lagun hil zituzten.

Gehienak Sana hiriburuan hil dituzte. Estatuko indarrek ur kanoiekin eta negar gasarekin egin zieten eraso manifestariei. Lekukoek adierazitakoaren arabera, horren ondotik, tiro egin zieten. Eraikinetan frankotiratzaileak zeudela ere jakinarazi dute. Taiz hirian, berriz, gutxienez lau lagun hil dituzte.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.