Bi egunean 800 etorkin inguru ahalegindu dira Espainiara sartzen, 500 inguru Gibraltargo itsasartea eharkatuz eta besteak lurrez Melilla eta Marokoren menpeko lurrak banatzen dituen hesiaren gainetik jauzi eginez. Horietatik gehienak, ordea, atzeman egin dituzte segurtasun indarrek eta erreskate taldeek.
Espainiara lurrez sartzen ahalegintzen direnak gehiago izan ohi dira normalean, baina egunotan eta eguraldi ona baliatuz ohiko bilakatu da ontzi puzgarriak baliatuz Gibraltarrera heltzen saiatzea. Horretaz gain, Marokoko segurtasun indarrek ere zaintza neurriak arindu dituzte.
Saharaz hegoaldeko herrialdeetakoak dira gehienak, baina badira Palestina edota Marokokoak ere tartean.
Horren aurretik, beste dozenaka lagun saiatu ziren Espainiara sartzen asteburuan. Segurtasun indarrak aztertzen ari dira etorkin guztiak itsasontzi bakar batean abiatu izana Afrikako kostaldetik, eta ondoren ontzi puzgarrietan itsasoan utzi izana.