Mundua

Bi elizari eraso egin diete Zisjordanian, Aita Santuaren adierazpenekin haserre

Benedikto XVI.a Eliza Katolikoko buruak aste hasieran egindako adierazpenek haserrea eragin dute mundu osoko musulmanen artean. Gaur Zisjordaniako Naplusa hiriko bi elizari egin diete eraso; bata katolikoa eta bestea ebangelista. Lekukoek adierazi dutenez, jaurti dituzten lehergailuek ez dute kalte handiegirik eragin. Horma eta leihoetako ke aztarnak soilik.

2006ko irailaren 16a
13:20
Entzun
Bart Gazako Legebiltzarraren parean 2.000 palestonar bildu ziren Aita Santuaren aurka protesta egiteko. "Musulmanen aurkako gurutzada berri bat abiaraztea" leporatu zioten.

Alemanian aste hasieran eginiko hitzaldian,XIV. mendeko enperadore kristau baten hitzak erabili zituen Benedikto XVI.ak islamaren profeta Mahomak «gauza gaiztoak» baino ez zituela ekarri iradokitzeko. Musulmanek barkamena eskatzeko exijitu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.