Bi elizari su eman diete musulmanek Indonesian
JAKARTA. Indonesia da munduan musulman gehien duen herrialdea, eta erlijioa oinarri hartuta, giroa gaiztotzen ari da. Java uhartean bi eliza erre zituzten atzo muturreko musulmanek, eta beste bat arpilatu zuten. Islamaren kontrako afixak banatu zituen gizon bati zigor arinegia ezarri izana salatu dute horrela; gizonari bost urteko kartzela zigorra ezarri diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu