Mundua

Bi ferryk talka egin dute Suedian, eta bost lagun larri zauritu dira

Ontzi batek 1.500 bidaiari zeramatzan eta besteak 700.

2009ko uztailaren 23a
17:43
Entzun
Bi ferryk elkar jo dute gaur Nynashamnen (Suedia) eta, herrialdeko salbamendu patruilek adierazi dutenez, hogei lagun zauritu dira; haietatik bost, larri. Stockholm hiriburutik 60 kilometrora izan da ezbeharra.

Ontzi batek 1.500 bidaiari zeramatzan eta besteak 700. Lehenengo informazioen arabera, behe lainoa izan daiteke istripuaren arrazoia. Ferryek ez dute kalte handirik izan.

Nynashamn eta Gotland irla arteko ibilbidea egiten ari ziren. Uhartea oso gune turistikoa da Itsaso Baltikoan.

Eguraldi txarraren ondorioz 1994an MS Estonia ferrya hondoratu eta 852 lagun hil zirenetik, Suedian asko eztabaidatu dute ontzi mota horien segurtasunaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.