Bi gerra zibil eta bi milioi hildako baino gehiago

2011ko uztailaren 10a
00:00
Entzun

Lehenengo gerra zibila

1956. Sudanek independen-tzia lortu zuen Erresuma Batutik. Urte horretan bertan, lehen gerra zibilak eztanda egin zuen. Gobernuak ez zuen bete sistema federala eratzeko hegoaldeari egindako promesa.

1972. Jaffar al Numeiryk estatu kolpea eman eta hiru urtera bakea hitzartu zuen. Addis Abebako Akordioarekin amaitu zen hamasei urteko gatazka.

Bigarren gerra zibila

1983. Gobernuak xaria lege islamikoa ezarri zuen. SPLA Sudan Askatzeko Herri Armadako hegoaldeko matxinoek gerra deklaratu zuten. Bigarren gerra zibila hasi zen; 22 urte iraun zuen, eta 2,2 milioi lagun hil ziren eta bost milioi desplazatu.

2005. Erabateko Bake Akordioak sinatu zituzten, eta gerra amaitu. Independentzia erreferenduma baldintzetako bat izan zen bakea adosteko.

2008. Borrokak izan ziren bake akordioa egonda ere.

2010. Apirilean bozak egin zituzten. NCP Kongresu Nazionaleko Alderdiak irabazi zuen iparraldean, eta SPLM Sudan Askatzeko Herri Mugimenduak hegoaldean.

2011. Independentziarako galdeketan baiezkoak irabazi zuen, eta independentzia aldarrikatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.