Irakeko auzia

Bi gizonezkok Bagdadeko unibertsitateko zuzendari ohia hil dute

Bagdadeko unibertsitateko zuzendari ohi Mohamed al-Rawi hil zuten orain bi egun bi gizonezkok. Al-Rawik harreman estua zuen Saddan Husseinen Baaz alderdi desagertuarekin. Polizia iturrien arabera, armaz josita zeuden bi gizonezko Bagdadeko Al-Mansura auzoan al-Rawik zuen erietxean sartu eta tirokatu egin zuten.

2003ko uztailaren 29a
14:00
Entzun
Mohamed al-Rawi Bagdadeko Medikuntza fakultateko errektorea izan zen AEBtako militarrek Irak hartu zuten arte. Irakeko 'Al-Zaman' egunkariaren arabera, ziurrenik mendekuz hil zuten unibertsitateko zuzendari ohia, baina egunkariak ez du guztiz baieztatzen berri hori.

Iragan astean, Anbarreko unibertsitateko Medikuntza fakultateko Abdelsalam Al-Aani errektoreak ere antzeko eraso bat jasan zuen, baina sabelean bala zauriak bazituen ere, bizirik ateratzea lortu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.