Afganistango Polizia trebatzen ari den Guardia Zibileko taldeko bi kide eta haiekin aritzen zen itzultzaile bat tiroka hil dituzte gaur goizean, Afganistango Badghis probintzian. Nazioarteko albiste agentziek zabaldu dutenez, Poliziako txofer bat izan da erasotzailea, eta formazio ikastaroaren hasieran gertatu da tiroketa.
Probintziako gobernadoreak agertu duenez, ikastarora sarbidea eragotzi diote bi guardia zibilek Poliziako txoferrari, hain zuzen ere, bi pistola zeramatzala ikusi dutelako. Une horretan, tiroka ekin dio Gulam Sakhi ustezko erasotzaileak, eta Jose Maria Galera Cordoba kapitaina, Abraham Leoncio Bravo Picayo alfereza eta itzultzailea hil ditu -Afganistangoa zen itzultzailea, baina Espainiako herritartasuna zuen-. Ustezko erasotzailea ere hil egin da, Guardia Zibilak tiroka erantzun baitio.
Badghisko gobernadoreak agertu duenez, talibanekin harreman zuen tirokatzaileak, eta ekintza guztia prestatuta zegoen.
Ekintzailearen heriotzaren berri zabaldu denean, bi mila bat lagun batu dira Espainiako tropen egoitzaren atarian haien kontra protestan.
Mundua
Bi guardia zibil eta itzultzaile bat hil ditu Afganistanen hango Poliziako txofer batek
Gero bera ere hil egin dute. Guardia Zibilak Afganistango Poliziari ematen dion formazio ikastaro baten hasieran gertatu da tiroketa. Agintarien arabera, talibanekin harremana zeukan erasotzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu