KAXMIR
Bi hildako autobus baten zain zirenen kontrako erasoan
India eta Pakistanen menpeko Kaxmirren bi aldeak berriz lotzekoa den autobusa hartu nahi zutenei eraso zieten atzo zenbait ekintzailek. Gaur autobusa hartu aitzin ostatu hartua zuten Srinagar hiriko hotel batean, eta horri egin zioten tiro ekintzaileek. Hotela zaintzen zuten soldaduek bi ekintzaile hil zituzten, eta bost soldadu eta hiru zibil ere zauritu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu