Bolivia

Bi hildako eta 70 zauritu Bolivian nekazarien eta prefeta baten aldekoen arteko borroketan

2007ko urtarrilaren 12a
11:56
Entzun
Borroka handiak izan dira gaur Bolivia erdialdean -Cochabamba hirian- eta borrokek bi hildako eta 70 zauritutako eragin dituzte. Boliviako Gobernuak eta Manfred Reyes Villa eskualdeko prefetak elkarri leporatu diote erantzukizuna.

Nekazari ugari Reyes Villaren dimisioa eskatzen ari zirela gertatu dira borrokak, prefetaren aldekoek poliziaren hesia gainditu dutenean. Hildako bat, 42 urteko nekazari gizonezkoa da -tiro bat jaso du- eta beste bat, ustez prefetaren alde egiten zuen 20 urteko mutila -urkatu egin dutela diote-.

Reyes Villa prefetak autonomiei buruzko erreferenduma berriro egitea nahi du, nahiz eta Cochabambako biztanleek herri kontsultan duela zazpi hilabete eskualdeko agintariaren aukera hori baztertu, eta haren nahi horren kontrako egiten dute bilkura gaur.

Alvaro Garcia Linera Boliviako Gobernuko presidenteordeak Reyes Villaren jarrera "autoritarioa" kritikatu du, "Gobernuak azkeneko egunetan egindako eskaintzak baztertu egin dituelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.