EKIALDE HURBILA

Bi hildako Palestinan

Israelgo armadak bi zibil palestinar hil ditu azkeneko bi egunetan

Erizainaren hileta egin dute gaur. Erdian, haren ahzpa. AITHAM IMAD / EFE
Berria
2018ko ekainaren 2a
17:44
Entzun

Israelgo armadaren bertsioaren arabera, palestinar batek militar israeldar batzuk harrapatu nahi izan ditu auto batekin, eta horri Ā«erantzunezĀ» tiro egin diote, eta bertan hil. Hebronen gertatu da, Zisjordanian, gaur. Atzo, erizain palestinar bat hil zuen armadak Gazan, zaurituta zegoen manifestari bat laguntzeko ahaleginean zebilenean. Pasa den martxoaren 30etik 119 palestinar hil ditu Israelgo armadak. Bestetik, palestinarrak babestea eskatzen zuen ebazpen bati betoa jarri zioten AEBk atzo, NBE Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.