Mundua

Bi hildako utzi dituzte Thailandian 22 bonbak

Gutxienez bi pertsona hil eta beste 20 zauritu dira gaur, Yala eskualdean izandako 22 leherketen ondorioz. Mediku iturriek adierazi dutenez biktimen kopurua gora egin dezake. Leherketak Yalako hainbat banketxetan jarri dituzte. Poliziek bi gazte atxilotu dituzte erasoak egotzita.

2006ko abuztuaren 31
16:34
Entzun
Bonbak goizeko 11.30-11.35 bitartean lehertu dira (06:30-06:35 Euskal Herrian), bata bestearen atzetik.

Gehienak kutxazain automatikoetan jarrita zeuden. Dirua ateratzen ari ziren pertsonak izan dira biktima gehienak. Hamar leherketa Yala hiriburuan bertan izan dira, eta besteak eskualdeko beste herri batzuetan. Erasoen ondorioz, banketxe guztiak eta hainbat eskola itxi dituzte.

Lehergaietako asko emakumezkoen postsetan edo liburu handietan zeudela ezkutatuta jakinarazi du Poliziak.

Gainera, bonbak etxean egindakoak zirela, eta guztiak telefono mugikorren bitartez aktibatu dituztela gaineratu dute polizi iturriek.

Dagoeneko bi gazte atxilotu dituzte erasoekin zerikusia izatea egotzita. Thailandiako agintarien arabera, muturreko islamisten ekintza dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.