Irakeko okupazioaren ondorena

Bi irakiar hil dira Bagdadeko Alderdi Komunistaren egoitzaren aurka egin duten atentatuan

Gutxienez bi zibili irakiar hil dira Bagdaden, Alderdi Komunistak hiriburuan duen egoitzaren aurrean jarritako lehergailu batek eztanda egitean. Irakeko poliziaren arabera, bi hildakoak alderdi horretako kideak ziren eta lanean ari ziren egoitzan. Polizia atentatuaren egileak nortzuk diren argitzeko ikerketa lanetan ari dira. Alderdi Komunistak Iraken eta arabiarren munduan eragin handia izan zuen Saddan Husseinek boterea hartu zuen arte.

2004ko urtarrilaren 23a
15:40
Entzun
Irakeko gerran AEBen laguntzaile izatera pasatu zen Alderdi Komunista, eta horren erakusgarri da alderdi horretako kide bat Irakeko behin-behineko Gobernu Kontseiluan sartzea, iazko uztailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.