Mundua

Bi kazetari frantziar hil dituzte Kidalen

Azawaden zeuden, Maliren menpeko lurraldean, MNLA Azawad Askatzeko Mugimendu Nazionalaren sortze urteurrenari buruz informazioa biltzen ari zirela.

2013ko azaroaren 2a
19:16
Entzun

RFI Radio France Internationaleko kazetariak ziren Claude Veron eta Gislain Dupont. Sahara Media egunkari digitalaren arabera, Kidalen zeuden MNLA tuaregen taldearen urteurrenaren harira, eta taldeko buruzagi baten etxe inguruan zeudela —ustez elkarrizketa bat egitera joanda— bi gizonek bahitu egin dituzte. Frantziako Atzerri Ministerioak baieztatu du hilik daudela, eta Maliko agintariekin hitz egin dutela gertatutakoa ahalik eta azkarren argitzeko.

Uztailetik zeuden Malin, hango hauteskundeen inguruko albisteak ematera joanda. Bi kazetariak Afrikako gaietan adituak ziren, eta asteartean iritsi ziren Kidalera, datorren asteartean eta asteazkenean handik emanaldi bereziak egin behar zituztela eta. Ambery Ag Rissa MNLAko buruzagiaren etxe inguruan zeudela, hark etxe barrutik soinu bat entzun du, eta zer gertatzen ari zen ikustera atera denean, bi gizonek armez mehatxu egin eta etxera sartzeko agindu diote. 4x4 auto beix batean sartu eta eraman dituzte. Kidaletik hamar bat kilometrora hilik agertu dira, ustez tiroz josita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.