Bartzelonan abortuak egiten dituzte bi klinikatan langile bana atxilotu du Guardia Zibilak, haurdunaldiak legez kanpoko kasuetan etetea egotzita. Ginemedex klinikan atxilotu dute bat eta Emecen bestea. Horrez gain, CBM eta Bernamedic erietxeak ere miatu dituzte.
Espainiako Estatuan -eta, ondorioz, Katalunian- hiru kasutan da legezkoa abortua: fetoak malformazio fisiko eta psikiko larriak dituenean; haurdunaldia bortxaketa baten ondorio izan denean, eta haurdun den emakumearen osasuna (fisikoa zein psikikoa) arrisku larrian jartzen duenean. Emakume askok azken baldintza horri heltzen diote abortatzeko, baina medikuen ziurtagiria behar dute.
E-Cristian elkarteak jarritako salaketa aintzat hartuta, Kataluniako Fiskaltzak eta Bartzelonako epaitegi batek agindu dute sarekada.
Bi lagun atxilotu dituzte Bartzelonako bi klinikatan, legez kanpoko abortuak egitea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu