Indiako Poliziak bi lagun atxilotu ditu joan den asteko Bombayko atentatuekin lotuta, ekialdeko Kolkata hirian. Polizia iturriek agertu dutenez Tusif Rahaman eta Sheikh Muktar dira atxilotuak, eta erasotzaileentzako telefono mugikorretako SIM txartelak eskuratzea leporatzen diete.
Bombayko atentatuetan 163 lagun hil ziren, haietako asko zibilak, eta Mendebaldeko turisten hotel, jatetxe eta garraio geltokiak izan ziren jomuga. Poliziaren arabera, ekintzaileetatik bederatzi hil egin zituzten eta hamargarrena atxilotuta daukate. Zuzenean parte hartzea egozten dieten horiez gain, atzo iluntzean atxilotutako bi lagun horiek dira erasoekin lotuta atzeman dituzten lehen biak.
Indiako Gobernuaren arabera, gordelekuak Pakistanen dituzten talde armatu islamistetako kideak izan ziren erasotzaileak. Pakistanek ukatu egin du atentatuekin zerikusirik duela. Nolanahi ere, bi herrialdeen arteko harremana zailak gaiztotu egin dira eraso horien ondorioz. Condoleeza Rice AEBetako Estatu idazkaria han izan da aste honetan bi herrialdeen arteko harremanak baretu asmoz.
Mundua
Bi lagun atxilotu dituzte Bombayko atentatuekin lotuta
Erasoetan zuzenean parte hartu zuten ekintzaileentzako telefono mugikorrak eskuratzea leporatzen diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu