Tiroketa

Bi lagun atxilotu dituzte Isabel Carrascoren heriotzarekin lotuta

Kalean hil dute Leongo Diputazioko presidentea. Hiru tiro eman dizkiote.

Carrasco, artxiboko irudi batean. J. CASARES, EFE
2014ko maiatzaren 12a
17:02
Entzun

Leongo Diputazioko (Espainia) presidenteak hiru tiro jaso zituen atzo arratsaldean, bere alderdiko egoitzara bidean zela; PPren Leongo probintziako presidentea ere bazen. Etxetik gertu tirokatu zuten, kalean.

Espainiako Barne Ministerioak adierazi du "gai pertsonalekin" lotura izan dezakeela tiroketak. 

Efek zabaldu duenez, bi lagun atxilotu dituzte heriotzarekin lotuta. Informazio horren arabera, ama-alabak dira atxilotuak, eta alaba herenegun bertan kaleratu zuten Leongo Diputazioan zuen lanpostutik. El Diario hedabideak, berriz, Astorgako iturriak aipatuz, 2011n kaleratu zutela jakinarazi du, eta ez herenegun. PPko afiliatua dela ere zabaldu da. Oraingoz ez dute argitu bi atxilotuek zein parte hartze izan dezaketen Carrascoren heriotzan.

Europa Press agentziaren arabera, atxilotuak Espainiako Poliziaren inspektore baten emaztea eta alaba dira. Hainbat hedabidek zabaldu dute tiroketa gizonaren armarekin egin dela, baina Efek gezurtatu egin du albistea.

Espainiako hainbat alderdik Europako hauteskundeen harira atzoko eta gaurko antolatuak zituzten ekitaldiak bertan behera utzi dituzte. Euskal Herrian gauza bera erabaki dute EAJk, PSE-PSNk, PP-PPNk, Ezker Anitzak eta UPDk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.