Gutxienez bi lagun hil dira gaur Hondurasen izandako istiluetan. Biktimetako bat Polizia eta Manuel Zelayaren -estatu kolpez boteretik kendutako presidentea- jarraitzaileen arteko tiroketan jasotako erasoaren ondorioz hil da eta bestea, Poliziak jaurtitako tiro batengatik, Tegucigalpako hiriburutik 243 kilometrotara. Atzo ere, istiluak izan ziren Tegucigalpan. Lekukoek diote Poliziak tiro egin zuela. Zelaya astelehenean Hondurasera itzuli zenetik, haren jarraitzaileen eta polizien arteko norgehiagokak etengabeak izan dira.
Bestalde, Hondurasko de facto-ko Gobernuak jakinarazi du gaur bukatuko dela etxeratzeko emandako agindua, eta biztanleek "normaltasunez" egin ahalko dutela bizimodua. Astelehenean jarri zuen martxan agindua, Zelaya Hondurasko herrialdean sartu zela-eta.
Ekainaren 28an agintetik kendu zuten Zelaya, armadak estatu kolpea emanda, eta Roberto Micheletti presidente berriak Hondurasen sartzea debekatu zion.
Zelayak azaldu du OEA Iberoamerikako Estatuen Erakundeak eta Europako Batasunak euren herrialdeetako enbaxadoreak berriro Hondurasera bidaltzea erabaki dutela, eta hori ona dela. "Presio handiagoa sortzeko balioko digu".
munDUA
Bi lagun hil dira Hondurasen izandako istiluetan
Gaur bukatuko da Michelettik ezarritako etxeratzeko agindua. Manuel Zelaya presidente ohia Tegucigalpan dago astelehenetik, Brasilgo enbaxadan. Iberoamerikako Estatuen Erakundeak eta Europako Batasunak euren herrialdeetako enbaxadoreak berriro Hondurasera bidaltzea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu