Mundua

Bi lagun hil dituzte Txinan, bi autobus publikotan egindako erasoetan

Bonbak lehertarazi dituzte, ordubeteko tartearekin. Kunming hirian egin dituzte atentatuak, herrialdeko hegoaldean. Beste hamalau lagun zaurituta daude.

2008ko uztailaren 21a
11:58
Entzun
Txinan, Kunming hirian, bi atentatu egin dituzte gaur bi autobus publikotan, bonbak lehertarazita, eta bi lagun hil dituzte eta beste hamalau zauritu. Txinako hegoaldean dago Kunming, eta lau milioi pertsona bizi dira. Xinhua estatu agentziak "sabojetzat" jo ditu erasoak.

Ordubeteko tartearekin eztandarazi dituzte lehergailuak; aurrena, han goizeko zazpiak eta hamar zirela lehertu da. Poliziak oraindik ez daki zeinek egin dituen atentatuak, ezta arrazoia ere. Aipatutako agentziaren arabera, buruko arazoak dituzten gaixoek egiten dituzte halako eraso asko.

30 urteko emakumezkoa eta 26 urteko gizonezkoa dira hildakoak.

Abuztuaren 8an hasiko dira Pekinen Olinpiar Jokoak, eta Polizia egundoko neurriak hartzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.