EKIALDE HURBILA

Bi lagun hil eta zazpi zauritu dituzte Beer-Xevan

Hiriko autobus estazioan izan da erasoa.

Soldadu israeldar bat palestinar bat miatzen, Jerusalemen. ATEF SAFADI / EFE
2015eko urriaren 18a
08:26
Entzun

Poliziaren arabera, bi lagun hiriko geltoki nagusira heldu eta tiroka eta labankadaka hasi dira. Israeldar bat hil dute, eta beste sei zauritu. Ondoren, Poliziak tiroz hil du ustezko erasotzaileetako bat, eta zauritu egin du bestea. "Terrorista arabiarrak izan dira", esan du Luba Samri Poliziaren bozeramaileak.

Zaurituetako bi larri daude. Erasoa Beer Xevan 19:30 inguru zirenean gertatu da, eta hutsarazi egin dute estazioa. Ustezko erasotzaileetako bat erietxera eramaterakoan, dozenaka israeldar ebakuazioa oztopatzen ahalegindu dira, "heriotza arabiarrei" oihu artean.

Azken bi aste eta erdian gora egin du indarkeriak Ekialde Hurbilean; 42 palestinar eta zazpi israeldar hil dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.