Hain justu, joan den ekainetik Israelgo Armadak palestinarren agintepeko lurretan egin duten sarraldi handiena izan da bart goizaldekoa. 26 urteko Wael Hassanin Hamasen adar armatuko buruzagietako bat zuten jomuga nagusia, eta hura hiltzea lortu dute. Baina erasoan beste pertsona bat ere hil dute:tiroketek tartean harrapatu duten 70 urteko emakumezko bat.
Operazioaren helburua ekintzaile palestinarrek koheteak jaurtiz Israelen aurka egiten dituzten erasoei aurre egitea dela adierazi dute Israelgo Armadako iturriek. Azken asteetako Udazkeneko hodeiak erasoaldia aurrera eramateko argudioa ere horixe bera izan da. Gaur goizean palestinarrek koheteak jaurti dituzte berriro Israelgo Sderot herrira, eta israeldar bat larri zauritu dute.
Ekialde Hurbila
Bi palestinar hil ditu Israelgo Armadak Gazan, sarraldi handi batean
Hildakoetako bat Hamaseko buruzagia da iturri palestinarren arabera, eta bestea 70 urteko emakumezko bat. 30 bat tanke eta ibilgailu blindaturekin Gazako Zeitun auzora sartu da Israelgo Armada. Israeldar bat larri zauritu dute palestinarrek kohete bat jaurtita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu