Bi pertsona hil dira bart Serbian, gauerdian izan den lurrikara baten ondorioz. Kraljevo hiritik hamar kilometrora izan da lurrikara, eta Serbiako agintariek jakinarazi dutenez, 5,4 gradukoa izan da Richter eskalan. Hildakoak 50 urteko senar-emazte bikote bat da, eta euren etxea gainera erorita hil dira. Hildakoez gain, 50 zauritu utzi ditu lurrikarak.
Kraljevon urik eta argindarrik gabe geratu dira, eta zenbait etxe ere kaltetuak izan dira. Milioi euro batekoa omen da lurrikarak sortutako kaltea. Bizilagun askok kalean pasa dute gaua, lurrikara nagusiaren ondoren txikiagoak izan zitezkeelako beldurrez.
LURRIKARA
Bi pertsona hil dira Serbian, 5,4 graduko lurrikara baten ondorioz
Kraldevo hiritik hamar kilometrora izan du epizentroa, eta hildakoez gain, 50 pertsona zauritu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu