Mundua

Bi pertsona hil dituzte Kosovon atentatuan

Pristinako kafetegi batean egin dute erasoa, bart. Beste hamabi lagun zaurituta daude.

2007ko irailaren 24a
13:35
Entzun
Lehergailu bat eztandarazi dute bart Pristinako (Kosovo) kafetegi batean eta, ondorioz, bi lagun hil egin dituzte eta hamabi zauritu; hauetako bat oso larri dago.

Goizeko ordubiak aldera izan da erasoa, hiriburuaren erdialdean, Bill Clinton bulebarrean. Oraingoz, inork ez du aldarrikatu atentatua. Naim Maloku Kosovoko Parlamentuko diputatuaren ustez, "bi erakunde gaizkileren arteko kontua izan daiteke".

Kosovoren etorkizunaz elkarrizketa saioak izango dira aste honetan New Yorken (Ameriketako Estatu Batuak). Serbiaren menpean dago gaur egun herrialdea.

"Ez dugu onartuko ekintza hauekin Kosovoren egonkortasuna arriskuan jartzerik", esan du Agim Ceku Kosovoko lehen ministroak. Atentatuak prozesu politikoarekin zerikusirik ez daukala dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.