Iraken okupazioa

Bi soldadu hil eta bi polizia zauritu dituzte, eta AEBek Faluja bonbardatu dute berriz ere

Bagdadeko aireportura joateko autobidean zihoan konboi bat pasatzen ari zela auto-boba bat leherrarazi du Irakeko erresistentziak, eta AEBetako bi soldadu hil eta bi polizia zauritu dituzte. 'Al Arabija' telebista katean esan dutenez, eraso suizida izan da, eta ibilgailu militarra erabat suntsituta geratu da. Bestalde, AEBetako Armadak Faluja bonbardatu du gaur berriz ere. Al Kaedaren Irakeko buruzagi Abu Musab Al Zarqauiren bila ari direla esanda egunero Faluja bonbardatzen ari da AEBetako armada joan zen astetik. Gaur, etxe huts bat suntsitu dutela esan dute.

2004ko urriaren 20a
19:04
Entzun
Eztanda handia izan da oso, eta lurrean zuloa sortu du. Gainera, ibilgailua guztiz txikitu denez, puskak inguruan zabalduta daude.

Leku horretan atentatu ugari egiten ditu Irakeko erresistentziak. Izan ere, AEBen hornikuntza bide nagusiena da.

Egunero bonbapean

AEBek joan zen astetik, egunero egunero bonbardatzen dute Faluja. Han,Al Kaedaren Irakeko buruzagi Abu Musab Al Zarqaui ezkutatzen dela diote, eta haren bila dabiltzala esanda, egunero bonbak jaurtitzen dituzte. Lekukoek esan dutenez, gaur etxe huts bat bonbardatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.