Bi tibetarrek su eman diote euren buruari
LHASA. Bi tibetarrek su eman zioten atzo euren buruari Ngaban, dalai-lama buruzagi espiritualari Tibetera itzultzen uzteko eskatzeko. Poliziek sua itzali zuten eta bi lagunak atxilo eraman zituzten. Bietako bat fraidea zen. Tibeteko Giza Eskubideen eta Demokraziaren Behatokiak adierazi du ez dakitela nora eraman dituzten eta ezta osasun aldetik nola dauden ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu