Mundua

Bi trenek elkar jo dute Alemanian eta hainbat lagun hil dira

Tren istripu larria izan da Alemanian, Emsland eskualdean: abiadura handiko =i Transrapid=i tren batek eta tren tekniko batek elkar jo dute, eta, talkaren ondorioz hainbat lagun hil dira. Iturri batzuen arabera, gutxienez 18 dira hildakoak.

2006ko irailaren 22a
15:37
Entzun
Abiadura handiko trenean 25 lagun zihoazen; bestea, berriz, ez zen bidaiarien garraioerako tren bat, bagoi tailer bat baizik. Hala ere, bost bat lagun zeuden tren horretan, beharginak.

Hildakoen kopuru zehatza ez dute eman oraindik agintariek, ezbeharra zutarrien gaineko igarobide batean gertatu denez erreskate lanak erreskate lanak zailak izaten ari baitira. Dena den, asko izan daitezkeela ohartarazi dute.

Bidaiariekin zihoan trena magnetikoa zen, gidaririk gabekoa. 200 kilometro orduko abiaduran zihoan istripua gertatu denean, nahiz eta orduko 450 kilometrora iristeko ahalmena duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.