Erroma

Bi trenek elkar jo dute eta gutxienez lagun bat hil da Erromako metroan

Laun bat hil eta ehunka zauritu dira Erroman izan den metro istripuan. Zaurituetako 50 oso egoera larrian daude. Istripua goizeko bederatzi eta erdiak aldera gertatu da Erromako erdigunean dagoen Piazza Vittorio geltokitik gertu. Antza denez, suhiltzaileek jakinarazi dutenez, trenetako batek akats mekaniko batek eraginda, geldirik zegoen beste trena jo du.

2006ko urriaren 17a
18:32
Entzun
Antza denez, trenetako batek beranduegi frenatu du eta bidean geldirik zegoen beste trena jo du, akats mekaniko baten ondorioz. Italiako hedabideen arabera, litekeena da akatsa zentral elektriko batean aurretik gertatutako leherketa txiki baten ondorioa izatea.

Erromako metroak bi bide ditu eta istripua A bidean gertatu da. Metroaren biderik luzeena da eta itxi egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.