munDUA

Bi urte aurreratuko dituzte Greziako hauteskundeak, krisi ekonomikoak eraginda

Urriaren 4an egingo dituzte bozak, lehen ministroak gaur jakinarazi duenez.

2009ko irailaren 3a
14:30
Entzun
Costas Caramanlis Greziako Gobernuko lehen ministroak gaur jakinarazi du urriaren 4an izango direla herrialdeko hauteskundeak, legealdia bukatu baino bi urte lehenago. Hala, Carolos Papulias Greziako presidenteari bozak aurreratzeko eskatuko dio gaur, "herrialdearen interesengatik eta mundu mailako krisi ekonomikoaren ondoriei aurre egiteko erronka nazionala" dutelako.

Caramanlis Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreko buruzagiaren ustez, hurrengo bi urteak "zailak" gertatuko dira eta 2010a "ekonomiarentzat erabakigarria" izango da. %9,4ko langabezia dago Grezian, eta zor handia du herrialdeak -Barne Produktu Gordinean %7koa-.

Bost urte daramatza hark lehen ministro -duela bi urte hautatu zuten berriro, bozak justu samar irabaziondotik-, eta azkenaldian arazoak izan ditu, krisiagatik ez ezik, Greziako sute larriengatik. Suteen kasuan "kudeaketa eskasa" egitea egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.