palestina

Bi urteko haur bat hil du Israelek Gazan

Haren ama ere zendu da airezko erasoan. Ostiralaz geroztik 11 palestinar hil dituzte Israelgo soldaduek.

Mohamad Jabari 17 urteko palestinarraren aldeko hileta, atzo. ABED AL HASHLAMOUN, EFE
2015eko urriaren 11
09:10
Entzun

Bi urteko haur bat eta haren ama (haurdun zegoen) dira Israelgo Armadaren esku hil diren azken palestinarrak. Airez egin diete eraso bart  haien etxeari, eta hiru senitarteko zauritu egin dira. Ostiralaz geroztik hil dituzten hamaikagarren palestinarrak dira.

Israelen okupazioaren kontrako protesta giroa, azken astebetean, altxamendu baten atarikoa izan da Zisjordanian eta Jerusalem ekialdean. Ismail Haniye Hamas mugimenduko buruzagi eta Gazako gobernuburuak erasoak gogortzeko deia egin zuen, ostiral eguerdiko errezoan: "Gazak Jerusalem eta Al-Aksa [meskita] askatzeko guduarekin bat egiten duela baieztatzen dut. Zorioneko Intifada babesten dugu, minaren, blokeoaren eta konspirazioen gainetik". Gaza "erabateko Intifada batekin bat egiteko prestu" dagoela erantsi zuen Haniyek.

Harriak, balak, molotov koktelak, pneumatiko erreak, lehergailuak eta gomazko jaurtigailuak baliatu dituzte orain arte elkarren kontra egiteko, baina azken egunotan labanekin erasoak egiteari ekin diote gazte palestinarrek, eta, hori ikusirik, gomendioa dela eta ez agindua zehazturik, zibil israeldarrei su armak erabiltzeko deia egin die Israelgo Poliziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.